EU | ES | EN
Gobierno Vasco

AGENDA 21 Eskola Proiektua

             Munduko biztanle guztiek guk daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?

* Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.

* Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.

* Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.

* Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.

* Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da.

Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?


ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

Gure herriek eta gure derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.


ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?

* Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

* Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.

* Ikastetxea ingurumen eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

Urtero gai bat lantzen dugu, adibidez kontsumoa jasangarria, eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertzen ditugu. Aztertu eta gero helburu batzuk finkatzen ditugu eta lanean hasten gara (erosten ikastea, baliabideak, ura eta energia ondo erabiltzea, zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo kudeatzea, birziklatzea, etab.)

Kontsumo jasangarriaren adibideak, zelan erosi? EROSKETA BERDEA.


GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

* Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

* Eskolako ingurumen batzordeko kidea izaten, eskola eta familiaren arteko harremanak indartzeko eta biak elkarrekin ildo beretik joateko ikaslearen heziketan.

Hona hemen erosketa jasangarria sustatzeko neurri batzuk: EROSKETA JASANGARRIA.

Interesaturik bazaudete laster zuen seme-alaben bidez harremanetan jarriko gara.


AGENDA 21 PROIEKTUAREN AURKEZPENA


15-16 IKASTURTEA

 

Web orri honetan ikusi ahal duzuenez, institutuan dauden proiektuen inguruan zenbait argibide agertzen dira; institutuaren eguneroko bizitzarekin bat egiten duten proiektuak, hain zuzen ere.

Aurten Eskolako Agenda 21ean, pausu berri bat eman dugu. Urte honetan ikur berri batekin hasiko gara, JASANGARRITASUNAREN ikurra hain zuzen.



 

Dagoeneko Institutuaren hormetan zintzilik dagoen kartela ikusita izango duzue.


         

 

“Eskola Jasangarria Ziurtagiria” jasangarritasunean, prozesuetan eta esperientzian oinarrituriko eta egindako lana bermatzen dituen ziurtagiria da. Zenbait urtetan “Eskolako Agenda 21” programan egindako lanaren aintzatespena hain zuzen.

 

Batzorde Ebaluatzaile batek dokumentazioa balioztatu eta Dolores Ibarruri Institutuak merezi duela erabaki du.

 

Bestalde, jakin dezazuen, aztarna ekologikoari jarraipena emanez, aurtengo gaia ELIKADURA JASANGARRIA izango dugu.

 

Eskolako Agenda 21ean lantzen ari garen gaiak familian landu ahal dituzue. Gogoratu, familiaren eragina eskolarena baino handiagoa dela ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

 

Beste barik, “CD-riko”  gure maskotarekin agurtzen zaituztet.



© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus