EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Haur eta Gazte literatura ez sexista. Udaletxeko gida 2014

  • 2014 |
  • Abanto-Zierbeneko Udala |

Abanto Zierbenako udalak haurrentzako eta gazteentzako literatura ez sexistari buruzko gidaliburu bat prestatu du apirilaren 2an ospatzen den Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna dela eta. Gidan agertzen diren lan guztiak Gallarta eta Las Carreraseko liburutegietan eskuragarri daude.

 

Irakurketak aukeratzen laguntzeko liburuak adin tarteen arabera antolatu dira eta lantzen diren gaiak kolore ezberdinen bidez adierazi ditugu. Berdintasuna eta ekitatea sustatzen dituzten liburuak.

Ikusi PDF.

INTERNETen murgilduta

  • 2014 |
  • Abanto-Zierbeneko Udala |

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (IKTB) guztia aldatu dute: bizimodua, lan egiteko modua, ekoiztekoa, elkarrekin komunikatzekoa, erostekoa, saltzekoa, irakastekoa, ikastekoa... Inguru guztia aldatu egin da. Komunikabide eta teknologien eraginak pixkanaka-pixkanaka bizitzako zenbait espazio konkistatuz joan da: aldatu egin ditu gure pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak.

Kontuan hartuta gutariko askorentzat Internet eta sare sozialak mundu ezezagunak izan daitezkeela, espero dugu gida honek mundu horretara hurbilarazteko eta gugan eragin ditzaketen balizko beldurrak kentzeko balio izatea.

Ikusi PDF.

Sare sozialak eta adingabeak

  • 2013-01-22 |
  • DOLORES IBARRURI BHI - Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak “Sare Sozialak eta Adingabeak” oinarrizko ikastaro bat garatu du. Ikastaroa, doakoa, familiei baliagarri orientabide izan dadila nahi da, nola jardun seme-alabekin Sare Sozialak erabiltzeari buruz eta zer egin arazoak sortzerakoan.

Ikastaroak bideoak eta adingabekoen testigantzak ditu barne, baita loturak gaiari buruz sakontzeko.

Hona hemen lotura: saresozialaketaadingabeak.igipuzkoa.net

Edukien sindikazioa (RSS) badago prest

  • 2013-01-12 |
  • DOLORES IBARRURI BHI

Prest dago edukien sindikazioa (RSS). Hemendik aurrera WEB orrialde honetako informazioa eduki dezakezue zuen ordenagailuetan edo gailu eramangarrietan zuzenean.

Informazio gehiago HEMEN.

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus