EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

DOLORES IBARRURI BHI Bigarren Hezkuntza Institutua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoa da. Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan kokatuta dago, herri honetako institutu bakarra izanik. Duela 40 urte baino gehiago sortu zen (1971-72 ikasturtean) eta hezkuntza eskaintza aldatzen joan da, gizarteak eskatutakoarekin batera. Gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoa (bi modalitateetan: Giza eta Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak eta Teknologia) eta goi mailako Heziketa Ziklo bat (Kirol-Ekintzako eta Ekintza Fisikoko Animazioa) eskaintzen ditu.


Web orri hau osatzen duen ataletan gure institutuaren informazioa izango duzu. Web orria irekita eta eskuragarri dagoen bezala ikastetxea bera, irakasleok, zuzendaritza, idazkaritza eta atezaintza irekiak eta prest daude zuen beharrei eta galderei erantzuteko. Zuk nahi duzuna ez baduzu hemen aurkitzen ez zalantzarik izan eta guri deitu, edo guri idatzi korreo elektroniko erabiliz. Gustura erantzungo dizugu.


Institutuko argazkia degradatua

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus