EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Bizikidetza Behatokia

Elkarbizitza Behatokia Institutuan elkarbizitza kudeatzeko organoa da, institutuko sektore guztien ordezkariak dituena. Behatokiaren helburuak harreman positiboak ezarri eta elkarbizitza egokia egitea dira.

Elkarbizitza behatokia gutxienez ikasturtean lau aldiz elkartuko da ikasturtearen hasieran Urteko Bizikidetza Plana osatzeko, Planaren jarraipena eta azken ebaluaketa egiteko.

Ikasturte honetan Bizikidetza Behatokiak jarraituko du gure Institutuko bizikidetza aztertzen, arazoak aurreikusten eta proposamenak egiten gure arteko harremanak hobetzeko asmoz.

Bizikidetza Behatokian irakasleak, ikasleak, familiak, Udaletxea eta personal ez irakaslea ordezkatuta daude, guztira 12 pertsona parte hartzen dute bilera hauetan.

Hori dela eta, 2016-2017 ikasturtean zehar lau bilera egingo dira:

1. saioa: 2016-11-09 (asteazkena) Aurkezpena eta ikasturteko lan plana zehazteko.

2. saioa: 2017-01-17 (asteartea) Bizikidetza Plana berriztatzea.

3. saioa: 2017-02-20 (astelehena) Martxoaren 8rako proposamenak egiteko.

4. saioa: 2017-05-10 (asteazkena) Bizikidetza Plana eta gehigarriak (Hezkidetza, Ikasle Laguntzaileak, Bitartekaritza eta Harrera Plana) jarraitzea berrikusten.

Zeuen ideiak eta proposamenak espero ditugu!

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus