EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Albisteak

Zientzia Astea. DBH 4AC. 2017-11-10

  • 2018-04-25 |
  • DOLORES IBARRURI BHI

4. mailako dibertsifikazio taldeko ikasleok EHUk antolatutako Zientzia Astean parte hartzeko aukera paregabea izan genuen. Arreta handiz azalpenak entzun ondoren, monitoreekin elkarreragin eta bertan zeuden tresnekin esperimentatu genuen.

Energia berriztagarriak, motorrak, telebista digitala eta bere trikimailuak, super-mikrobioak, robotika, drogen eragina burmuinean, bioteknologia, arkeologia, … Zein izan zen tailerrik interesgarriena? Zaila da erantzutea gaiak denon gustua asebetetzekoak baitziren. Oso didaktiko izan zen eta primeran pasatu genuen.

HEMEN argazki gehiago.

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 944288035 | Fax: 944288036 | info@doloresibarruribhi.eus