EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Erasmus + Secondary Education

   

                                                        

 

Erasmusek Eskolaurrean, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan irakaskuntzaren kalitatea hobetu nahi du Europako ikastetxeetan.

 

Maila horietan aritzen diren profesionalei Ikaskuntzarako mugikortasun aukerak eskeintzen dizkie, euren garapen profesionala zabaltzeko eta hobetzeko, eta baita Europako beste herrialdeetakoekin lankidetza ahalbidetzeko ere.

 

Elkartze Estrategikoen bitartez jardunbide egokiak eta berrikuntza irizpideak bultzatzen ditu erronka komunei ekiteko, besteak beste eskola uztea edota oinarrizko ezagutzaren maila baxua, eskolatik kanpoko munduarekin eta beste irakaskuntza- eta formazio-eremuekin loturak sustatuz.


Erasmusek Eskolaurrean, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan irakaskuntzaren kalitatea hobetu nahi du Europako ikastetxeetan.

 

Zer nolako oportunitate eskaintzen du Erasmus+ programak?

 

- Hezkuntza zentroekiko lankidetasuna hobetzen du hezkuntzako maila eta kalitatea hobetzeko.

 

- Nazioarteko elkargoen sortzaile ikaragarri ona da komunen arteko interesatzen zaizkigun gaiak faboratzeko.

 

- Datozen hurrengo bizpahiru urteotan heziketan praktika eraberritzaileak sortzeko.

 

- Hezkuntzetarako e-twinning eta on line programetan beste eskolekin lan egiteko.

 

- Irakasleok Europako irakasleriarekin harremanetan indartzeko eta beraz, e twinning Espainiako plataformaren bidez, beste baliabide didaktikoak ezagutzeko eta erabiltzeko.


Zer da TCA (Lankidetza Transnazional Ekintzak (LTE) Hezkuntza Eskola)?

 

Lankidetza Transnazioal Ekintzak, herrialde ezberdineko, Erasmus + Programan parte hartzen duten erakunde edo heziketa zentro ezberdinak laguntzen ditu: harremana mantentzen eta elkarrekin lan programa ezberdinak garatzen, haien arteko esperientzia ezberdinak partekatuz eta mugikortasun proiektu ezberdinetan parte hartuz edota Elkarte Estrategikoak eratuz.  Eskaintzen diren ekintza  ezberdinen artean, ikasketa bisitak eta harremanezko edo mintegi tematikoak azpimarratu ditzakegu.

 

“TCA” programak ekarri ahal zituen onurak ikusita, Dolores Ibarruri BHI-k,  2017ko urriaren 12,13,14 etan, Zandvoort ann Zee-n, Herbeheretan, bideratuko zen “Validation of Intercultural Competences” ekimenera joateko    eskaintza egin eta onartua izan zen. Honen helburua, mintegiaren gaian sakontzea zen: harremanak eta sareak eratu eta ideiak sortu, hurrengo helburuarekin: Erasmus + KA2 elkarte estrategiko plangintza prozesuari hasiera eman.

 

Seminarioa horretan 70 irakasle egon ginen eta helburua zen  bazkide bi aurkitzea eta biak lortu genituen proiektua hasteko datorren ikasturtean Finlandiako Agentzia Nazionala onartuz gero. Kide bat Finlandiakoa da eta koordinatzailea izango da. Proiektua 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetan eta gaia Etorkizunaren lanpostuak eta behar diren trebetasunak betetzeko da . Zeharkako konpetentziak landuko dira ere bai. Adibidez dieta orekatua, genero berdintasuna, hondakinen kudeaketa, hizkuntza gaitasuna eta ICT.   Proiektu honetan 4DBHko ikasleek parte hartuko dute.

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus