EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Jantokia

DOLORES IBARRURI BHIko jantokia kudeaketa zuzenaren bitartez egiten den zerbitzu osagarritzat hartzen da.

Bere erabilera 1420/00 Aginduak (2000-03-28ko EHAA) arautzen du eta gure institutuan ondorengo dokumentuetan zehazten da:

* AJA, III. kapitulua, 68. art.

* Bizikidetza Arauak, V. kapitulua, II. atala, 22.tik 28.era art. Laburpena.

Enpresa emakidaduna hauxe da     

Zerbitzua garraiatutako janariarena da (catering):

* 2017ko urria-azaroa-abenduko menuak    

* 2018ko urtarrila-otsaila-martxoko menuak    

* 2018ko apirila-maiatza-ekaineko menuak    

 

Arduraduna:

Jose Miguel Rodríguez García

Telefonoa:

94 636 27 25

e-mail:

jantokia@doloresibarruribhi.eus

*  JATORDUAK

*  Astelehen, astearte eta ostegunetan

Txanda

Ordua

Taldeak

1.

2.

13:05etik - 13:40era

13:40etik - 14:30era

DBH 3. eta 4. maila

DBH 1. eta 2. maila

*  Asteazken eta ostiraletan

Txanda

Ordua

Taldeak

Bakarra

15:10etik - 15:45era

Talde guztiak

*  ARAUAK ETA JARRAIBIDEAK

*  Jantokiko zerbitzua erabiltzeko eskaera

-   Seme-alaben bitartez bidaltzen diren orri-eskaera bete, sinatuta eta garaiz eman behar da ikastetxeko idazkaritzan.

-   Planifikazioa eskaera eta kobratzea datuen arabera egingo da.

-   Finkatutako epe barruan jantokirako eskaera ez bada egin, ezin izango da zerbitzua erabili.

-   Ohiko erabiltzaileak onartzeko epea bukatu ondoren, jantokia erabili nahi dutenak ezohizko bezala izango dira, matrikulazio berriak, leku-aldaketak, etab. izan ezik.

-   Eskatu diren aldaketak idatziz eta arrazoituak egin beharko dira bi aste baino lehenago.

*  2017-18 ikasturteko kuotak

-   Ikaslea, ohiko jankidea: 4,60 € eguneko.

-   Ikaslea, ohiko jankidea, garraioko eskubidearekin: 3,30 € eguneko.

-   Ikaslea, ohiko ez den jankidea: 5,20 € eguneko.

-   Gainerako erabiltzaileak: 8,10 € eguneko.

*  Ordainagiriak

-   Ordainagiriak 1. eta 2. astean kobratuko dira dagozkien kontuetatik.

-   Kobratutako kantitatea hilabete bakoitzaren egunen araberakoa izango da.

-   Aurreko ikasturtean ordaindu gabeko agiriak izanez gero, ezin izango da jantokiko zerbitzua erabili.

-   Ordainagiririk ez itzultzea oso garrantzitsua da, honek traba ugari dakar eta.

-   Administrazioak jantokiko diru-laguntza zuzenean jantokiko kontu korrontean sartzen du. Ondoren dagokienei itzuliko zaie ordaindutakoa.

*  Arauren bat bete ezean, jantoki zerbitzua erabiltzeko eskubidea galdu ahal da.

*  KONTUTAN IZATEKOAK

-   Ikaslea jantokira etortzen ez denean, dirua itzuliko zaio hurrengo balditzen arabera:

·         Jantokira gutxienez bata bestearen ondorengo bi astetan ez joatea.

·         Jantokira joango ez delako abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea.

·         Bekadunei ez zaie itzulketarik egingo.

-   Ikasleren batek, medikuaren aginduz, dieta bat egin behar badu, jantokiko arduradunari jakinarazi dio, medikuaren ziurtagiria erantsiz.

-   Bazkaldu ostean ikasleren batek ikastetxetik alde egin behar badu, bere gurasoen baimena eman behar diote jantokiko arduradunari.

© IES Dolores Ibarruri BHI
Telefonoa: 946362725 | Fax: 946360429 | info@doloresibarruribhi.eus